IRUÑEA NAFARROA OINEZ 2008 BERTSOUND SYSTEM

AZALPENA

2008 urteko Nafarroa Oinezeko antolatzaileek apostu berritzaile eta hausarta egin zuten (2009an Kilometroakeko antolatzaileek egingo zuten modura). 
NAfarroa Oinezeko egun haundiaren aurretik, hainbat ekitaldi antolatzen dira eta 2008. urtean, giro urbanoagoa eman nahiean eta jakinda gazteen artean Hip-Hopak duen erakasgarritasunaz, Hip-Hop egun bat antolatu zuten Anaitasuna aretoan. Eguneko izarra Violadores del Verso taldearen kontzertua zen baina tartean, beste hainbat ekitaldi interesgarri antolatu zituzten, eta tartean, Bertsound Systema.

Festaren kartela.

Hip-Hop mugimendua gure artean erdal hizkuntzekin erlazionatu izan da. Iparraldean frantsesarekin eta Hegoaldean gaztelerarekin. Mundu osoan berriz ingelesarekin, nagusiki. Musikak hizkuntza mugarik ez duela aldarrikatzeko bidean, eta euskeraz ere beste edozein hizkuntza bezala rapa eta beste edozein musika edo kultur iarduera landu daitekela erakusteko asmoz, saioa eskaini genuen Anaitasunan milaka ikus-entzuleen aurrean. Pena da emanaldiaren argazkirik ez dugula (oraingoz).

Sarreraren txartela.


Irudirik ez dugu ordea, eta saioan parte hartu genuenon zerrenda ere ez (memoria txarra gurea eta baten bat kanpoan uzteko beldurra). 

Mila esker antolatzaile ausart horiei eta emanaldian parte hartu zuten bolondres guztiei.



 

ANTOLATZAILEEK HORRELA IRAGARRI ZUTEN 

Heldu den apirilaren 5ean, 2008ko Nafarroa Oinez dela-eta �Jaso Ikastolak antolatzen du aurten�, Hip Hop Eguna eginen da Iru�eko Anaitasuna pabiloian. Hip hop mugimenduaren eta kaleko kulturaren proposamen nagusiak bilduko dira egun horretan Iru�ean, eta era askotako ikusgarriz gozatu ahal izanen dugu. Eguna amaitzeko, esaterako, hiru kontzertu bikain izanen ditugu: No Gratos & Mala Sombra, Bertsound System (Aritz Sound System, Unai Mu�oa eta Xabier Silveira, bertsolaritza eta euskarazko rapa nahasten baitituzte) eta Violadores del Verso (Doble V), uneotan jarraitzaile gehien dituen rap taldea. 

Hip Hop Eguna goizeko hamaiketan hasiko da, ETBko Joseba Olagarai aurkezle eta animatzaile dela. Ordu biak arte, DJ Totem-en musika lagungarri, graffiti eta skate tailerrak izanen dira. Arratsaldeko bostetatik aurrera, kaleko kulturari buruzko zinema dokumentala izanen da ikusgai. Hurrengo, beren bizikletekin erakustaldia eginen dute Ot Pi paregabeak �txirrinduzko trialean aitzindari eta 12 aldiz munduko txapeldun�, zeinak azken agurra izanen baitu, eta C�sar Ca�as txapeldunak �11 aldiz munduko txapeldun eta munduko zenbait errekordun�. 

Azkenik, breakdance erakustaldia eginen dute Circle of Trust eta Team Rockets taldeek. Aurreko jarduerez eta erakustaldiez gozatzeko ez da sarrerarik ordaindu beharko. 

20:00etan, gaueko hiru kontzertuak prestatu ahal izateko, pabiloia hustuko da. 

No Gratos & Mala Sombra 21:30ean hasiko dira; 

Bertsound System, 22:30ean

eta, azkenik, Violadores del verso, 23:30ean. 

Kontzertuotarako sarrerak 18 euro kostako dira leihatilan, eta, aldez aurretik hartuta, 15 euro (salmenta-tokiak: Iru�ean, Artsaia, Jaso Ikastola, Nafarroa Oinezeko denda, Infiernito Guitar Shop eta Slide Shop; Gasteizen, Discos Laser; eta Donostian, Old School Hip Hop Shop). 

Jaso Ikastolak 2008ko Nafarroa Oinez dela-eta antolatu dituen jardueren artean, honako hau garrantzitsuenetakoa da. Izan ere, asmoa da Nafarroa Oinez hau aurrekoetatik ezberdina izatea: hiri girokoa, Iru�ean izanen baita; eta nahi dena da euskarak kokagune egokia aurkitzea gaur egungo gizarte-errealitatearen baitan, kultura eta hizkuntza anitzeko gizarte konplexua baitugu gaur egun. Horregatik, egun hau, jardunaldi hau, kaleko kulturaren mugimenduaz gozatzeko eta hura ulertzeko ekitaldi multzo modura antolatu da, kaleko kulturak ere hizkuntza artistiko ugari erabiltzen baititu: musika, zimena, pintura, dantza, moda eta baita kirola ere. Kultur mugimendu honek mundu guztiko milioika gazte ditu jarraitzaile, eta euskal munduan ere eragin handia izaten ari da.